Los oñatiarras GOLPE DE ESTADO han entrado hoy al estudio de grabación en el gaztetxe Bonberenea de Tolosa para grabar lo que será su primer disco después de la maketa de 8 temas que sacaron hace ya unos añitos.
Aquí os podeis descargar la maketa:
http://www.mundurat.net/golpedestado/mp3.htm
A ver si pronto tenemos el disco entre las manos!!!
Si los quereis ver en directo, tocarán en fiestas de Oñati el sábado 29 de setiembre junto con 4 grupos más.
Golpe de estado -NUEVO DISCO-
-
- Mensajes: 391
- Registrado: Lun Feb 26, 2007 1:02 am
-
- Mensajes: 391
- Registrado: Lun Feb 26, 2007 1:02 am
Aquí os dejo una entrevista que les hicieron (en euskara) en 2005
Ez diegu garrantzia handirik ematen musika etiketei
Nahiz eta musika etiketei kasu handirik ez egin, Golpe de Estado Oñatiarrak, nagusiki 80 hamarkadako punka jorratzen du. 99an ekin zioten talde bezala beraien ibilbideari eta geroztik, berrogeita hamar kontzertu inguru eta zortzi kantuz osaturiko maketa kaleratu dute
Koka dezagun taldearen hasiera. Noiz sortu zen taldea?
1999. urtean talde bat egiteko asmoz elkartu ginen Oñatiko garaje batean. Bost urte igaro eta gero, berrogeita hamar kontzertu inguru jo ditugu. Gaur egun, horrela osatua dago Golpe de Estado: Lauren eta Egaña (gitarra eta ahotsak), Xabi (baxua eta ahots nagusia) eta Andoni (bateria).
Golpe de Estado jarri zenioten izena taldeari. Nola izan zen izenaren aukeraketa?
Hiru hilabete eskas generamatzan saiatzen eta Oñatiko polikiroldegian jotzeko aukera eskaini ziguten. Izenik ez genuenez, bururatu zitzaigun lehena jarri genuen. Orain, berriz, ez genuke izena aldatuko.
Musikalki ez dago inolako zalantzarik. Punk doinuak dira taldearen ezaugarri nagusiak.
Egia esan ez diegu garrantzi handirik ematen etiketei. Ahal dugun heinean, gustuko dugun musika egiten saiatzen gara.
Zuen entsegu lokalean burutu duzue maketa. Nolakoa izan da grabazio prozesua?
Ordenagailu programa on batekin eta musika taldeek izaten dituzten medio teknikoekin, gaur egun, nahiko erraza da horrelako maketa bat grabatzea. Gure laguna den Kirrin izan da maketako soinu teknikaria. Grabazioa martxan jartzeko orduan, bere ezagutzak, asko erraztu zizkigun gauzak.
Maketako kantuen artean, Blues Brothers-en taldearen moldaketa bat aurki dezakegu. Hasiera batean, ez dirudi musikalki zuen eragin zuzena duenik?
Bere garaian, Plasmatics eta Motorhead taldeen artean, Blues Brothers taldearen Stand by your man abestiaren moldaketa izugarria egin zuten, eta guk, moldaketa horren birmoldaketa egin dugu. Blues Brothers taldea oso gustuko izan dugu beti.
Zuen musikaren inguruan itzuli ondoren, 80 hamarkadako taldeen eragin nabarmena duzuela uste dut. Zein musika entzuten duzue gaur egun?
Egia esan, betiko taldeak entzuten ditugu: The Clash, Radio Birdman, The Boys, Ramones, Die Toten Hosen, The Rezillos, The Damned? Nahiz eta beste aro bateko musika ere oso gustuko dugun. Adibidez, ska, oi, reggae, rantxerak, narkokorridoak eta abar luze bat.
CDko kantu batek Muerto Oñati izena du. Musikalki behintzat, harrobi izugarria dago zuen herrian?
Muerto Oñati abestia gure herria aspergarria zelako idatzi genuen, eta oraindik ere aspergarria izaten jarraitzen du. Udaletxetik gazteriarentzako ate guztiak itxi nahian dabiltza. Guregatik, udaletxea joan daiteke popatik hartzera. Egia esan, gaur egun Oñatin musika talde ugari dago, gauzak egiteko gogoarekin, eta maila on batekin gainera. Lokalik gabe taldeak ezin dira aurrera atera.
Aurretik aipatu bezala, berrogeita hamar kontzertutik gora eskaini dituzue. Nolakoak izan dira emanaldi horiek?
Oraingo zuzenekoak, hasieran baino hobeak eta indartsuagoak direla uste dugu. Gitarra jole berria taldera sartu zenetik, gehiago saiatu dugu eta gure abestiak hobetu ditugu. Urte hauetan jotako kontzertu guztietatik gauza asko ikasi ditugu.
Aurrera begira, zeintzuk izanen dira zuen hurrengo pausoak?
Udazken aldera, disko berri bat grabatzen hasteko asmoa daukagu, baina aurretik kontzertu batzuk emango ditugu. Ekainaren 18an, Bartzelonan izango gara, uztailaren 1ean Aramaixon Drakes taldearekin batera, uztailaren 2an Oñatiko gazte asanbladak egingo duen gazte egunean herriko beste hamar talderekin batera. Abuztuaren 5ean, azkenik, Zamora herrira jaitsiko gara.
Koldo Otamendi
http://www.gaztesarea.net/musikale/entsegu.php?id=46
Nota: El año pasado cambiaron de batería, y ahora en vez de ser Andoni es Txomin, de Arrasate

¿Quién está conectado?
Usuarios navegando por este Foro: Google [Bot] y 4 invitados