Mensajepor Mapel » Mar Abr 28, 2009 2:42 pm
TXARRASKA GAZTETXEA
Hamar urte beteta Txarraska gaztetxea
aurrera sendo darrai Guztien esfortzuaz
Asanblada irekia jende guztiarentzat
hator!! eta har ezazu parte!
Arratsalde orotan bizitza dagoela
Skate parka,Tailerrak, zinema, musika!
Hemen geratzen zaigun Leku aske bakarra
Autogestioaren bidea ilusioz jarraituz
Ez ditugu onartu nahi haien lege zikinak
Haien gizarte antolamendu nazkagarria
Hemen ez baitago inor beste inoren gainean
Eragina izan nahian, beste aukera eskaintzea
Alienazioa baztertzea
Bizitza bizitzea kontzientzia sortzea!
Zenbat jende hemendik pasa da
Utzitako hazia hazi da jada
Hainbeste oroitzapen lagunen artean
Bizitako momentuak hamaika kontzertutan
Herri bat gaztetxe bat okupazioaren espiritua
Herri bat gaztetxe bat txarraska beti bizirik
Herri bat gaztetxe bat okupazioaren espiritua
Herri bat gaztetxe bat txarraska beti bizirik
Beti bizirik beti bizirik
Diraaau!!