
Ale hau edukiz beteta dator. Elkarrizketei dagokionez, hurrengo taldeak aurkituko dituzue: Los Monjo, Belgrado, Government Flu, The Capaces, Mary's Kids, Pleonakis Plektos, In-Defence eta Pornosaurio. Ibon Apezetxea (Kalekumeak: Los Opressed de la Bella Easo) eta Jordi Llansama (Harto de Todo) idazleekin hitz egin dugu. Bestetik Siberiako Orgasm Nostradamus taldearen gaineko erreportaia helarazi digu Aitor Apurtuk. Gainera disko, liburu eta kontzertuen iruzkinak aurkituko dituzue.
Ez ahaztu hurrengo urtean fanzineak 10 urte beteko dituela eta hainbat sorpresa prestatu ditugula!